ZEHARKAKOA
GPAn ez dago kolore politikorik. Ez dugu ideologia, dotrina edota dogmarik sustatzen…. enpatia eta zentzu komunetik zezenketek XXI. Mendeko gizartean tokirik ez duten uste sendoa da gure ustea.
GPA gure lurretik zezenketak erauzteko indarrak bildu behar direla uste duten animalien aldeko elkarte zein alderdi politikoek osatutako mugimendua da. Metaketarako tresna da, zezenketen aurkako ahots bakarra osatzeko gaiaren inguruko aniztasun eta pluraltasuna bilduko dituen aterkia.
GPAn ez dago kolore politikorik. Ez dugu ideologia, dotrina edota dogmarik sustatzen…. enpatia eta zentzu komunetik zezenketek XXI. Mendeko gizartean tokirik ez duten uste sendoa da gure ustea.
Ezinbestekoa da alde guztiek bat egitea, animalien tortura eta sufrimenduan oinarritutako ezein tradiziori onartezin irizten dion gehiengoa ordezkatzeko.
GPA jada zezenketen aurka ari diren ahots askoren anplifikagailua da. Horregatik zuen marka, mami eta izaiteek berebiziko garrantzia dute. Zuen elkarte/enpresaren izena proiektu honekin bat egitea erabaki dutenen zerrendan izango da. Gainera, manifestazioaren egunean zuen bandera eta pankartak eramatea zoragarri litzateke, modu horretan argiki agertuz zuen atxekimendua.
Aipatu bezala, lan taldearen parte izan zaitezkete. Baina, bestalde, zuen zabalpen gaitasuna ezinbesteko izango dugu, bai zuen sare sozialen bitartez zein Donostiako kaleak inoiz bezala betetzeko lehen helburu hau lortzeko beste ezein bitarteko eskeiniz. Beharrezko bitartekoak helaraziko dizkizuegu, esan gabe doa.
Elkarte, enpresa, alderdi politiko, animalien babeserako erakunde, aterpe… ordezkatzen, jarri gurekin harremanetan.